Ekipamendua

Santamaria etxea urte osoan irekita dago.

Santamaria Etxeak ondoren aipatuko diren zerbitzuak eskaintzen dizkie bisitariei eta bertan ostatu hartzen dutenei:

- Ataripe estalia establezimenduaren atzealdean. Egurrezko mahai ederrez eta mahai bakoitzaren bi aldeetan eserleku luzez hornitutako eremua, lore politez inguratuta guztia.

- Terraza polita ataripearen ondoan. Kalitateko altzariz hornituta: mahaiak, aulkiak eta toldoa estalki gisa.

- Lorategi handia eraikinaren atzealdean. Lorategian haurrentzako eremu bat dago, bertan zabuak eta txirrista daude; eta beste eremu bat helduentzat, bertan erlaxatzeko eta eguzkia hartzeko etzaulki erosoak daude.

- Bezeroentzako aparkaleku pribatua eraikinaren atzealdean, lorategiaren ondoan. Eremu horrek hainbat ibilgailu uzteko edukiera du.

- Internet Zerbitzua: Wi-Fi bidez bezeroentzat establezimendu osoan.