Menuak

Eguneko menua – 15€
  • Aukeratzeko plater asko daude. Oso menu osatua: aukeratzeko 10 lehenengo plater baino gehiago eskaintzen dira (entsaladak, zopak, paellak, sasoiko barazkiak, pastak...) eta 10 bigarren plater baino gehiago (arrainak, haragiak, gisatuak, piper beteak) eta 10 azkenburuko baino gehiago (flanak, tartak, izozkiak, eta abar).
    Ogia, ardoa, sagardoa eta ura sartuta daude menuan. Oharra: kafea barne.
Neurrirako menuak
  • Neurrirako menuak egiten ditugu edozein motatako ospakizunetarako edo ekitaldietarako: ezkontzak, jaunartzeak, ospakizunak, lagun taldeak, familia ugariak, eta abar.
    Jarri gurekin harremanetan eta menu gozoa egingo dugu, inor ere hotz utziko ez duena.
Asteburuko menua – 20€
  • Plater elaboratuagoez eta aukeratzeko plater ugariz osatutako menua. Menu honetan Nafarroako sukaldeko produktu tipikoak dasta daitezke, hala nola barazki-menestra, babarrun gorriak, marmitakoa edo zainzuriak lehenengo plater gisa. Bigarren platerean janari gozoak eta zaporetsuak jan daitezke, hala nola bakailaoa Bizkaiko erara edo bakailaoa pil-pilean, txipiroiak plantxan edo beren tintan, onddoen nahaskia edo onddoak hornigai gisa, ajoarrieroa eta hainbat motatako haragiak (arkumea, behia, txahala, ehiza…), beti inguruko ekoizleenak. Azkenburukoen artean kremaz betetako tututxo ospetsuak edo esnegainezko hostore-tarta nabarmendu behar dira.
    Edaria: Nafarroako ardo beltza, sagardoa eta ura sartuta daude menuan. Oharra: kafea barne.
Berezitasunak
  • Santamaria Etxea, beste hainbat berezitasunen artean, bere azkenburuko gozo eta zaporetsuengatik da oso ezaguna. Berezitasun horien artean kremaz betetako tututxoak eta esnegainez betetako hostore-tarta nabarmentzen dira. Azkenburuko horiek, gainerako azkenburukoak bezalaxe, artisau-erara egiten dira kalitateko produktuak erabiliz.
Dastatzeko menua– 28€
  • Menu aparta sukaldaritza ona gustuko dutenentzat. Inguruko kalitateko produktuetan oinarritutako menua. Lehenengo eta bigarren plateren artean 7 plater eskaintzen dira, baita Santamaria Etxeko azkenburuko gozo ugari ere.
    Edaria: Nafarroako ardo beltza, sagardoa eta ura sartuta daude menuan. Oharra: kafea barne.
produktuak
  • Santamaria Etxeak ostalaritzaren alorrean duen historia zabalean filosofia argia izan du beti, hau da, bere bisitariei eskualdean produzitutako kalitateko produktuak eskaintzearen aldeko apustu irmoa egin du beti, sasoi bakoitzeko produkturik hoberenak erabiliz.