Santamaria etxea
Santamaria ostatua Doneztebeko eta Baztan-Bidasoa eskualdeko turismo-establezimendu zaharrenetako bat da. XX. mendearen hasieran jarri zen abian, eta gaur egun establezimendu ospetsuenetako bat da herrian eta inguruan.
Establezimendua eraikuntza tradizionaleko bi eraikinek osatzen dute. Eraikin horiek batez ere harriz eta egurrez eginak daude, erabat berrituta daude eta Doneztebeko Multzo Historiko Artistikoan kokatuta daude.
Establezimenduaren sarreran taberna txiki bat dago, hor egiten zaie harrera Santamaria Etxean ostatu hartu nahi duten, jan/afaldu nahi duten edo bi gauzak egin nahi dituzten bisitariei. Eremu horrek bisitarien harrerarako eginkizunak betetzen ditu.
Santamaria Etxeak ostatu hartzeko bi modu eskaintzen dizkie bere bisitariei. Bi modu horietako bat ostatuko gelak dira, eta bestea apartamentu dotorea.