Santamaria Etxearen sukaldaritza-eskaintza
Santamaria Etxeak sukaldaritza-eskaintza zabala eskaintzen die bere bisitariei. Santamaria Etxeak esperientzia handia du ostalaritzaren arloan, XX. mendearen hasieran sortu zenetik hainbat belaunaldik jardun baitute eta oraindik ere jarduten baitute lanean arlo horretan. Etengabeko lana eginez garatutako ibilbide horrek guztiak lagundu du Santamaria Etxea gastronomia-sektorean ospetsu izaten Donezteben eta Baztan-Bidasoa eskualdean.
Santamaria Etxeko sukaldea kalitateko produktuetan oinarritzen da, eta inguru horretan sortutako produktuen eta sasoiko produktuen aldeko apustua egiten dute.
Anoa handiak inor gosez ez gelditzeko!
Jangelak
Santamaria Etxean 3 jangela dotore daude, 2 handiak eta zabalak dira, eta 1 txikiagoa eta dotorea. Guztira, 250 laguni jaten emateko edukiera dute. Era berean, atzealdean ataripe polit bat dago eta terraza bat lorategiaren ondoan; hor ere dasta daitezke Santamaria Etxeak eskaintzen dituen sukaldaritza-aukera desberdinak.