Ingurua

Doneztebeko hirigune zaharrean, ikustekoak dira San Petri parrokia —XVI. mendearen bigarren erdialdean egina— edota udaletxea. Azken horrek Baztan eta Bidasoa aldeko jauregien berezko eraikuntza ezaugarriak ditu (XVIII-XIX. mendeak). Doneztebe

gehiago...

Santamaria ostatutik metro gutxira, Behar-Zana pilotalekua dago. Han, ohiko pilota jokoetan ez ezik, laxoan ere jokatzen da. Hantxe izaten dira eskualdeko laxo txapelketako partidak. Laxoa, tenisaren antzeko jokoa da, eta gure eskualdean baizik ez da egiten. Pilota mundua.

gehiago...

Urrunxeago, 200 bat metrora, Bidasoako bide berdea aurkituko duzu. Bide horretatik ibiltzen zen Elizondotik Irunera Bidasoa ibaiari jarraituz joaten zen antzinako trena. Gaurko egunean, jende askok erabiltzen du oinez edota bizikletaz ibilaldiak egiteko. Bidasoako bide berdea

gehiago...

Ingurune urrunagoan, bisitatzeko modukoak ditugu haran bikainak, berezko herri eta txokoak, Baztan haraneko herri ederrak, Zugarramurdiko haitzuloak, Leurtzako urtegiak, Elgorriagako onddoen bidea, Bertizko jaurerriko parke naturala...Baztan Bidasoa

gehiago...

Kostaldea gozatu nahi izanez gero, ordu erdira dituzu Donostia eta Hondarribi, Gipuzkoako itsasertzean, edota Hendaia eta Donibane Lohitzune, Lapurdikoan. Herri horiek guztiek badute hondartza ederrik, guztien gozamenerako.Euskadi turismoa

gehiago...