Produktuak/Berezitasunak

Produktuak

Santamaria Etxeak ostalaritzaren alorrean duen historia zabalean filosofia argia izan du beti, hau da, bere bisitariei eskualdean produzitutako kalitateko produktuak eskaintzearen aldeko apustu irmoa egin du beti, sasoi bakoitzeko produkturik hoberenak erabiliz.

Santamaria Etxean Nafarroako sukaldaritza tipikoa aurkituko duzu, ondoren aipatuko diren platerak eskaintzen baitira:

- Lehenengo platerak: babarrun gorriak beren sakramentuekin, babarrun potxak txirlekin, onddoz betetako piperrak, marmitakoa, barazki-menestra…

- Bigarren platerak; legatza pil-pilean edo Bizkaiko erara, hegaluzea, ajoarrieroa, txipiroiak beren tintan edo plantxan, txahal-haragiak (txuletak, azpizunak, xerrak), ahate-haragiak (Konfita/Gutiziak), onddoz betetako piperrak…

- Azkenburukoak: azkenburukoen eskaintza handia. Artisau-erara eginak. Tututxoak, hostore-tarta, flanak, arrautzesnea, arroz-esnea…

Berezitasunak

Santamaria Etxea, beste hainbat berezitasunen artean, bere azkenburuko gozo eta zaporetsuengatik da oso ezaguna. Berezitasun horien artean kremaz betetako tututxoak eta esnegainez betetako hostore-tarta nabarmentzen dira. Azkenburuko horiek, gainerako azkenburukoak bezalaxe, artisau-erara egiten dira kalitateko produktuak erabiliz.